martes, 24 de noviembre de 2015

ERLIEBEA

Ikasi behar duzue Españako erliebea , .Hasiko gara barrueldeko erliebe-formak lantzen. Hiru multsotan sailkatukom ditugu:

  • Iberiar goi-ordokiaren barrukoak( urdinez)
  • Iberiar goi-ordokia inguratzen dutenak.(berdez)
  • Kanpokoak(gorriz)


viernes, 13 de noviembre de 2015

ERKIDEGO AUTONOMOAK ETA PROBINTZIAK



Astelehenean azterketa izango dugu . Horregatik komeni zaizue ikastea eta posiblea da jolastuz lortzea. Hemen uzten dizuet helbidea:
MAPAS FLASH INTERACTIVOS

martes, 3 de noviembre de 2015

LANDAREEN UGALKETA


Landareek ondorengoak izaten dituzte.
 Ugalketa  b motatakoa izan daiteke: 

  • Sexugabekoa
  • Sexu bidezkoa

Sexugabeko ugalketa:

Landare nagusiaren zati batetik sortzen da landare berria. 

Motak:  -ESTOLOI  izeneko adar batzuen bidez  (marrubiak)
               -Erraboilak eta TUBERKULUEN bidez ( patata)
               -Esporen bidez (goroldioa)


Sexu bidezko ugalketa :

Sexu bidezko ugalketarako, landareek gameto emeak eta arrak izaten dituzte  eta landare berri bat eratzeko elkartu behar dira. Zelula horiek loreetan sortzen dira , loreak ugaltze organuak bait dira.
Prozesuan  lau etapa daude:

1.-Polinizazioa:

lore baten polena beste landarearen pistilora heltzea.

2.-Ernalketa:
Polen ale bat eta obulu bat elkartzea da.

3.-Fruituaren eta haziaren sorkuntza:
fruitu horrek haziak ditu barruan.

4.- Erneketa:

Haziaren barruko enbrioia garatzea da , landare berria eratu arte.